Txirri, Mirri eta Txiribitonen “Zoro gaitezen” ikuskizuna, igandean Soroetako pilotalekuan

Bertara joateko ezinbestekoa izango da gonbidapena Arma Plazan edo https://tickets.kutxabank.es/#/ webgunean jasotzea. Maskara nahitaezkoa izango da

0
738

Igandean, 18:00etan, Soroetako pilotalekuan Txirri, Mirri eta Txiribitonen “Zoro gaitezen” ikuskizunaz gozatu ahal izango da. Bertara joateko ezinbestekoa izango da gonbidapena Arma Plazan edo https://tickets.kutxabank.es/#/ webgunean jasotzea. Maskara nahitaezkoa izango da.

Txirri, Mirri eta Txiribitonek azkeneko “Dantzan” eta “Erromirria” ikuskizunen arrakasta ona ikusita, bide beretik “Zoro gaitezen” obra sortu dute. Antzerkia, komedia, pailazotza eta dantza, baina batez
ere martxa uztartzen dituena.

Taldearen betiko kantak abestuko dituzte, “Paristik Natorren”, “Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Altza Pelipe”, etab. Bihurrikeriak ere ez dira faltako. Obra aproposa herriko jaietan, frontoietan, nahiz kalean egiteko (antzokirako molda liteke); pailazoon abestiak, dantzak eta esketx barregarriak tartekatzen dituena.