Ikuskizuna larunbatean izango da Amaia Kultur Zentroan. / Irungo Udala

Datorren larunbatean Txotxongilo Teatro Taldea egongo da Amaia Kultur Zentroan bere ikuskizun “Printze txikia” emateko. Antzezpena 17:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude 4,30 eurotan ohizko tokietan.

Laburpena

Oso urrutitik, asteroide zk. 612-tik hain zuzen ere, gizon txiki bat, Printze Txiki bat etorri zaigu hau uler arazteko: begiek, batzutan engainatzen gaituzte, baina bihotzak ez du inoiz gezurrik esaten. Honek goxo-goxo hauxe dio: gauzak, pertsonak, arrosak, politak dira, maite baditugu batez ere.

Ipuin eder honek, musika berezia eta ederra eskatzen du. Horregatik Anne Landak bere eskusoinuarekin, egile hauen musika eskeiniko digu: Mendelssohn, Uruñuela, Zolotariev, Mozart, eta Bach. Opari bat musikazale eta antzerkizale guztientzat.