Uda Jolas eta Uda Abentura aurrera doaz uztailean

Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu alkateak

0
870

Hondarribiko Udalak aurtengo denboraldi berezi honetan haur eta gazteei zuzendutako Uda Jolas eta Uda Abentura ekimenak antolatuko ditu. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu alkateak.

“Ez dira urtero egiten ditugun bezalakoak izango, nahitaezkoak diren zenbait aldaketa burutu beharko ditugu eta. Lehen hilabete osoa irauten zuen Uda Jolas 15 eguneko bi txandetan egingo dugu eta aurretiko izena eman zuten 240 haurrei parte hartzeko aukera emango diegu. Uda Abenturan aldiz, lehen goiz eta arratsaldeko jarduerak egiten bagenituen, orain soilik goizetan izango da”.

Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea. / Hondarribiko Udala

“Oso kontutan hartu ditugu alde batetik Eusko Jaurlaritzak markatutako erizpideak, bestetik pandemiak izan duen eboluzio positiboa, baita segurtasun neurri guztiak aintzat hartuta gure haur eta gazteen sozializatzeko beharra ere. Era berean, guraso askok ere galdetu digute ia ze asmotan gauden eta erantzun positiboa emateko aukeran gaude” dio Sagarzazu alkateak.

“Orain burubelarri gabiltza haserako proiektutik orain egin beharreko egokitzapenera lanean, argi daukagu eta taldeek txikiagoak izan behar dutela eta begirale gehiago, edo behintzat haurren adinaren arabera. Datorren astean emango dugu informazio zehatzagoa emango dugu”.

Gogoratu Uda Jolas 5 eta 11 urte artekoei zuzentzen zaien iniziatiba da, eta Uda Abentura aldiz, 12 eta 14 urteko gazteei zuzenduta.