Kiroletako ordezkaria den Borja Olazabal, Artaleku kiroldegian. / Irungo Udala

San Martzial-Txingudi Kirol Guneko igerilekuak itxi dira irailaren 15ean, hiru hilabetez irekita egon ondoren. Uda honetan instalazioa bete-betean hasi dira funtzionatzen, eta horri urte osoan irekita dauden tenisean jokatzeko lau pistak eta padelean aritzeko hiru zelai estaliak gehitu behar dizkiogu.

Kirol arloak lehen balantze bat egin du jardueraren lehenengo datuez. Ekainaren 17tik irailaren 15era, 16.856 sartze izan dira, iaz izan ziren 11.750 sartzeen aldean. Gehikuntza nabarmena da; dena den kontuan hartu behar da 2018an igerilekuak egun gutxiagotan egon zirela irekita.

“Instalazio hau udan gehien erabili diren kirol barrutietako bat bilakatu da. Logikoa denez, eguraldiaren mendean gaude, baina zalantzarik gabe, San Martzial – Txingudiko igerilekuetara igotzea plan erakargarria da”, azaldu du Kirol ordezkaria den Borja Olazabalek, zeinak (bestalde) iristen zaizkien iradokizunak eta eskaerak ere jasoko dituztela adierazi du. “Bi udatan eduki ditugu igerilekuak irekita, eta datorren denboraldiari begira, instalazioa hobetzen jarraitu nahi genuke, betiere erabiltzaileen iritziak kontuan hartuz”.

Bildu diren datuen artean, nabarmentzekoa da sarrera eskuragarriko modalitateetatik gehien erabiltzen direnak hauek direla: arratsaldean etortzen diren haurrak, 3 eta 13 urte bitartekoak (abonamendua dutenak eta abonamendu gabeak) 3.083 sartzerekin, helduak (18 urtetik gorakoak) 2.473 sartzerekin.

Tenisa eta padela

Igerilekuaren udako denboraldia amaitu bada ere, kirol instalazioak irekita jarraitzen du tenis eta padel pistei dagokienez. Adierazi behar da tenis eta padel pistak erreserbatzeko, instalazioa irekita dagoenean, neguko ordutegian: 17:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 10:00etatik 14:00etara asteburuan, harreran edo instalazioaren telefonoan (943 62 72 66). Erabiltzaileek (igerilekuarekin egiten zen bezala) zerbitzuetako eraikinaren beheko solairuan kokatutako aldagelak erabili ahalko dituzte.

Pertsona/orduko prezioa (partikularrak) 4 eurokoa izango da kiroldegietako abonamendua dutenentzat, eta 5 eurokoa abonamendurik ez dutenentzat. Gainera, 5 erabilpeneko abonamendu bat ezarri da padel/tenis pistetarako, eta horrek prezioaren %20ko deskontua suposatzen du: 16 euro kiroldegietako abonamendua dutenentzat eta 20 euro abonamendurik ez dutenentzat.

Irunbuseko L-3

Instalaziora joateko, Irunbuseko L-3 lineak zerbitzua ematen jarraitzen du kirol gunean bertan. Udan 4.100 erabilpen erregistratu dira.