Datorren abenduaren 9tik 13ra irekita egongo da Hondarribiko Udal Euskaltegian ikasturterako bigarren matrikulazioa egiteko epea. / Hondarribiko Udala

Datorren abenduaren 9tik 13ra irekita egongo da Hondarribiko Udal Euskaltegian ikasturterako bigarren matrikulazioa egiteko epea. Ondoren, eskolak 2020ko urtarrilaren 8an hasiko dira.

Gogoratu Euskaltegiaren ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era dela.

Informazio gehiagorako, 943 64 12 16 eta euskaltegiaz@hondarribia.eus.