Irungo Udal Kontserbatorioa. / Oihana Sánchez

Azken egun hauetan Irungo Kontserbatorioko ikasleek lorpen berriak erdietsi dituzte, beraz, orain arteko lorpenen zerrenda handitzen ari dira. Alde batetik, kontserbatorioko 30 ikaslek Euskadiko Ikasleen Orkestran (EIO) parte hartzeko Euskadiko hiru hiriburuetan egindako probak gainditzea lortu dute joan den abenduan. Orkestra horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza departamenduak sortu zituen 2005ean eta ordutik urtez urte Irungo Kontserbatorioko ikasleen presentzia ona izan da bertan.

Lortu duten gazteak ondorengoak dira:

EIO (7): Maite Mancisidor eta Beñat Aizpiolea, biolinak; Nahikari Villoria, biolontxeloa; Javier Etxepare, kontrabaxua; Eloy Boada, flauta; Beñat Pablos, tronpeta; eta Uxue Villoria, oboea.

EIO GAZTE (6): Saroi Pardavila, biolina; Álvaro Garate eta Markel Herrero, kontrabaxuak; Mikel Quilchano, oboea; Hugo Marcos, tronpeta; eta Jon Mancisidor, perkusioa.

EIO TXIKI (17): Adriana Bujor, Aitziber Esuain, Ane Villaverde, Danele Achucarro, Naroa Aragón eta Nora Arana, biolinak; Izaro Villoria, biola; Markel Herrero eta Néstor Echepare, kontrabaxuak; Anne Galvany, Naia Berruet eta Nora Lopetegi, flautak; Ainara Azanza, oboea; Hektor Serrador, tronboia; eta Endika Ruiz, Paul Arambarri eta Unai Zuazua, perkusioa.

Bestalde, Issey Martínez (12 urte) biolin jole gaztea, Irungo Udal Kontserbatorioko ikaslea, “Talentu gazteak” proiektuan parte hartzeko hautatua izan da. Kultura Ministerioak babesten du Teatro Real-ekin batera. Proiektu honen hirugarren edizioa da eta daukan helburua da Espainiako musikako talentu gazteei (16 urte arte) testuinguru bat eskaintzea beren potentziala erabat garatu ahal izan dezaten. Gutxi batzuk bakarrik dira Orientazio eta Mentore Programa honetan sartzea lortzen dutenak eta Issey Martínez gaztearen kasuan, beste gauza batzuen artean, datorren otsailaren 22an Madrileko Auditorio Nazionalean parte hartzeko aukera emango dio programa honek. Josune Gómezek, Hezkuntza eta Gazteria ordezkaria eta Udal Kontserbatorioko presidentea, zorionak eman dizkie ikasleei, familiei eta irakasleei lorpen berri eta garrantzitsu hauengatik.