Lanen aurrekontua 4.200 eurokoa izan da. / Hondarribiko Udala

Udala Mendeluko bidegorrian egokitze lanak burutzen ari da. Hain zuzen ere espaloietako maila jaisteko lanak burutu ditu. “Bidegorrian sartzeko espaloia alturaz jaitsi egin dugu Mendelun, erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko”, esan du Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

“Helburu nagusiena irisgarritasunaren eta segurtasunaren hobekuntzan lanean jarraitzea da. Duela gutxi Aspunea kalean antzeko lanetan aritu ginen eta datorren asteetan Zezen plaza eta Nestor Basterretxea kalean jardungo gara”, amaitu du Carrionek.

Lanen aurrekontua 4.200 eurokoa izan da.