Kimaketa lanak San Pedro kalean. / Hondarribiko Udala

Udala Hondarribiko hiri gunean eta erdi-hiri gunean zuhaitzak kimatzen hasi da azken egunotan. San Pedro kalean ari dira aste honetan.

“Herritarrei prozesuaren berri eman nahi diegu”, dio Txisun Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak, “eta ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko beharrezkoa den koordinazioa azaldu nahi diegu. Kimaketa urritik urtarrila bitarte egiten da, segurtasuna eta higienea zaintzeko”.

Udal Brigadako lorazainek egutegi bat prestatu dute, eguraldiaren arabera betetzen joango delarik. Trafikoan aldaketak egin behar diren tokietan, aldez aurretik erreserbatzen dira zenbait aparkaleku.

“Lehenbizi eskoletan hasi zen lana, izan ere eroritako hostoek kainu-zuloak estali eta umeekin arazoak sortzeko arriskua dago. Lan horiek dagoenik eginak dira eta datozen asteetan Biteri kalea, Bernat Etxepare, Soroeta eta handik Alde Zaharrera. Jarraian Donosti kalea, Arrantzale Auzoa, Gibeleta eta Alamedara joango dira, pixkanaka hiri osokoak egingo direlarik”, amaitu du Altunak.