Maria Serranok, Hiritarren Arretarako zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Hondarribiko Udalak 15 pertsona kontratatzeko deialdia egin du, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera. Hala eman du aditzera gaur prentsaurrekoan Maria Serranok, Hiritarren Arretarako zinegotziak.

“Lanbiderekin batera Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako laguntza deialdiaren babesean egiten den deialdia da. Beraz, ezinbestekoa da lan egingo duten pertsonak egun langabezian egotea”, dio Serranok.

“Denetara 15 pertsona kontratatuko dira, lau eta sei hilabeteetako iraupenarekin. Alde batetik merkataritza sektoreko dinamizatzaile bat kontratatuko da, Udaletik herriko merkatariei ematen ari garen formakuntza osatu eta jarraitzeko asmoarekin. Hortaz gain, Udal Brigadako langileria osatzeko 3 langile hartuko dira, elektrikari bat eta bi peoi hain zuzen ere”.

“Aurten ere, urteetan Udal honek egin duen itsasertzeko garbiketa proiektua berreskuratu egingo dugu, eta hortarako bi teknikari koordinatzaile eta bost langile ariko dira, itsasertz eta erreketan garbiketa lanak egiteko ardura izango dutenak”.

“Azkenik, beste lau gizalegezko langile kontratatuko dira. Orain lau pertsona ari dira lan hori egiten, eta jarraian beste lau aritzea nahi dugu, emaitza ona ematen ari dira eta”, gehitu du Serranok.

“Interesatuek Lanbiden dagokion eskaintzan izena eman beharko dute. Asteazkenean ireki zen epea eta aste batekoa da, 2019 urtea amaitu aurretik egin behar dira eta kontratazioak”.