Irungo Udala. / Martin Tellechea

Irungo Udalak, Garapen Iraunkorreko arloaren bidez, iragarri du aurten ere Irungo Udala bat egingo duela “Planetaren ordua” ekimenarekin. Deialdia datorren larunbaterako egin da (martxoak 30), gaueko 20:30etik 21:30era, eraikin publikoetako eta partikularretako argiak itzaltzeko, klimaren aldaketaren aurkako borroka posiblea dela ikustarazteko.

Planetaren ordua ez litzateke klimaren aldaketaren aurkako borrokarako kanpaina handiena izango udalerrien eta udalen laguntzarik gabe. Urtero, mundu zabaleko hiriek kanpainarekin ados daudela erakusten dute monumentu eta eraikin garrantzitsuenen argiak itzaliz.

Horrela, Irungo Udalak Udaletxeko, Menchu Gal Museoko eta San Martzial elizako argiztapena itzaliko du hilaren 30ean (larunbatean) 20:30etik 21:30era eta ekimen horrekin bat egiteko gonbidapena egiten die irundarrei.