Arma Plaza Fundazioari 110.000 eurotan diru laguntza handitzea onartu zen ere. / Hondarribiko Udala

Ekaineko ezohiko osoko bilkurak, besteak beste, energia gastuak ordaintzeko udal laguntzak onartu zituen. Diru laguntza hauek baliabide nahiko ez dituzten familiei laguntzeko izango dira eta bateragarriak izango dira beste edozein diru laguntza publiko nahiz pribatuarekin. Halaber, kontuan izango diren energi gastuak elektrizitate, gasa eta etxerako erregaien gastuak izango dira.

Alde guztiek ahobetez onartu zuten diru baliabiderik ez duten familiak laguntzeko beste urrats bat ematea. Bestalde, Txomin Sagarzazu alkateak Gazteria eta Prebentzio Komunitarioko zinegotzi delegatu gisa Maria Serrano izango dela berri eman zuen.

Ildo honetan, EAJ eta PP-ren botuekin aurrera atera zen behin-behineko hiri bizikidetzari, ondasun publikoak errespetatzeari eta garbitasuna, okupazioa eta eremu publikoa araupetzeari buruzko ordenantza. Maria Serranok azaldu zuenez «azken urteotan sensibilizazio kanpainak egin dira baino hainbat esparrutan ez dira nahiko izan beraz ordenantza ateratzea beharrezkoa izan da”. Abotsanitzek, EH Bilduk eta PSOEk hainbat puntu berrikustea eskatu zuten.

Halaber, ahobetez onartu zuten “Emakumea Hondarribian” emakumearen alorrean ikertzeko bekaren oinarriak. Bi urtez behin aterako da eta deialdi bakoitzean gai ezberdina proposatuko da. 2018ko deialdian, hain zuzen, emakumea eta itsasoa izango da gaia. Proiektua eta ikerketa lana euskaraz eskatuko dira eta 12 hilabeteko iraupena izango du. Beka 6.000 eurokoa izango da.

Azkenik, Arma Plaza Fundazioari 110.000 eurotan diru laguntza handitzea onartu zen.