Erribera Behera kalea. / Hondarribiko Udala

Aste honetan udalak Erribera Behera kalea asfaltatu berri du. Zumardia ingurutik Kosta kalera daraman barneko kalea da, alde batera eta bestera baratzak dituena.

“Ia 33.000 euroko aurrekontuarekin, aurreko astean bide ertzak garbitzeko lanak egin ziren eta aste honetan, eguraldia lagun, bi egunetan errepide osoa asfaltatu dugu. Batez ere oinezkoek eta txirrindek asko erabiltzen duten kalea da”, dio Txisun Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak.