Xerak irabazi zuen iazko lehiaketa. / Hondarribiko Udala

Bederatzigarren aldiz jarraian, Udaleko Merkataritza Departamentuak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du. Izenemateko epea astelehenean ireki zen eta datorren abenduaren 18an itxiko da.

“Merkataritza herriko biziaren partaide egin nahi da” esan du Maria Serranok, Merkataritzako zinegotziak, “eta ondoen apaindua den establezimenduari saria emango zaio. Lehiaketa honen bidez gabonak apaintzeko beste urrats bat eman nahi da, eta Udaletik antolatzen ditugun ekitaldi guztiei batu egin behar zaiona. Erakusleihoen apainketak gutxienez abenduaren 19tik 2020ko urtarrilaren 7a arte egon behar du”.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak.

Informazio gehiago, udal web orrian: http://www.hondarribia.eus/eu/eguberrietako-erakusleihoen-lehiaketan-izena-ematea.