Mariasun Quiñones eta Txomin Sagarzazu alkatetzan bildu ziren. / Hondarribiko Udala

Ostiral honetan, maiatzaren 17an, Hondarribiko Udalak harrera ofiziala egingo dio Mariasun Quiñones herritarrari, joan den larunbatean Granadan Errealarekin Espainiako Erreginaren Kopa lortu izanagatik, Atletico de Madrili irabazita.

Txomin Sagarzazu alkateak astelehen honetan jaso zuen Quiñones alkatetzan, eta herritar guztien izenean zorionak eman dizkio.

Ekitaldia ostiral arratsaldean izatea adostu dute, irekia izango da, eta 19:00etan hasiko da udaletxean.