Jardunaldia Atalerrekako araztegian ospatu da. / Txingudiko Zerbitzuak

Gaur goizean ospatu da “Ura eta adimen artifiziala; Txingudiko Zerbitzuaken kasua”, Hondarribian kokatuta dagoen Atalerrekako araztegian. Jardunaldian Estatu mailako uraren zerbitzua kudeatzen duten enpresa nagusiak bildu dira, Añarbeko Urak eta Gipuzkoako Urak barne.

Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuakeko gerentea, hitz egiten lehena izan da eta bertaratutakoei ongi etorria emateaz gain, “etxeko ateak ireki”, esperientziak partekatu eta Atalerrekako araztegiko ingurune pribilegiatuaz gozatzea opa izan die bertaratutakoei. Zubiturrek adierazi du “berrikuntza Txingudiko Zerbitzuen DNAn dago, izan ere, berritzea jarrera kontua da”. Zubiturren hitzetan, Mankomunitatea mundu osora zabaldu diren proiektu berritzaileen aitzindaria izan da, eta zerbitzuaren bikaintasunak Irun eta Hondarribiko herritarrengan erangin zuzena du, eta zeharka, gizarte osoan.

Ondoren, Txomin Sagarzazuk, Mankomunitateko presidenteordeak hartu du hitza eta ACCUWATER proiektuaz aritu da, izen handiko Horizonte 2020 programaren laguntza jaso duena. Sagarzazuk azaldu duenez proiektuak helburu oso zehatzak ditu, “adimen artifiziala, kasu honetan, ur-galerak detektatzeko erabitzen ari gara, eta ondorioz, ihesak eta bestelako kalteak saihesteko, halaber, sarearen erresilientzia hobetzeko, esaterako, suteak daudenean eta uraren kalitatea hobetzeko ere”, gehitu du Sagarzazuk.

Bestalde, Ainhoa Aizpuruk, Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapena, Landa Ingurumena eta Lurralde Orekako diputatuak, berrikuntza eta talentua sustatzea lehentasuna dela Gipuzkoan adierazi du. Diputatuak esan duenez Gipuzkoan Horizonte 2020 egitasmoak onuradun asko ditu, “lurraldearen lehiakortasun posizionamenduarentzat garrantzitsua da eta, aldi berean, honek gure egungo bizi-kalitatean eta etorkizunekoan eragiten du”.

Marco Rubinatok, Europar Batzordeko ordezkariak azaldu du zertan datzan Horizonte 2020 programaren baitan dagoen ETEn finantziazio erreminta; “bere helburu nagusia da enpresa berritzaileak laguntzea. Europa guztitik aukeratutako enpresa hauei bere eskaintza merkatuan txertatzen laguntzea eta horien berrikuntzatik hoberena ateratzen laguntzea”. Rubinatok azpimarratu du soilik enpresa gutxi batzuk izan direla hautatuak Batzordeko diru-laguntzak jasotzeko eta horien artean BuntPlanet gipuzkoarra aurkitzen dela, Txingudiko Zerbitzuaken ezarri den ACCUWATER proiektuarekin.

Azkenik, Ainhoa Letek, BuntPlaneteko gerenteak, ACCUWATER proiektuaren eta ur-galerak gutxitzeko Adimen Artifizialean oinarri duen BuntBrain teknologiaren sortzaile, erakundeen aldetik jasotako laguntza eskertu du, eta jardunaldia posible egin duten pertsona guztiei ere.

Hitzaldietatik lehena “Gure erantzuna erronka globalaren aurrean” izan da eta Pedro Luis Uriartek garatu du, Ekonomia, Enpresa, Estrategiako presidentea, BBVAko kontseilari ordezkaria (1994-2001) eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Kontseilaria (19801984). Uriartek bizi dugun aldaketa sakonari buruzko analisia egin du, esparru guztietan ematen ari dena, baina bereziki teknologia alorrean. Uriartek ondorioztatu du “puntako herria eta gizarte hobea eraiki nahi badugu, eraldaketa proiektu sakona garatu beharko dugu, modelo aldaketarekin, eta uraren sektoreari ere eragin beharko diona”, gehitu du Uriartek.

Martin Erauskinek, Matematiketan doktorea eta BuntPlaneten Adimen Artifizialean aditua, “Adimen Artifizala gedlitzeko, iritsi da” hitzaldiaren bitartez adimen artifizialaren kontzeptua aurkeztu du eta honen printzipio matematikoak azaldu ditu. Erauskinek, adimen artifizialak, uraren distribuzio sarearen jarraipena egiteko, eskaintzen dituen abantailak azaldu ditu eta ezinbesteko erreminta eraginkor eta optimizatua dela azpimarratu du.

Ingenieritza Industrialean doktorea den Francisko Arreguik, “Gestión integral de contadores de agua” liburuaren egilea, adierazi du ezinbestekoa dela hornidura enpresek beldurrak gainditu eta beste sektoretan nagusitu diren teknologiak erabiltzen hastea, esaterak, adimen artifiziala. Azken honek, kontagailuen analisi eta optimizazioa hobetzeaz gain, enpresaren distribuzio sare eta prozesu eragileak ere hobetzen ditu.

FACSAKo kontagailuen kudeaketa integraleko departamenduan Ingurumen eta Ingeniaritza Hidraulikoan doktorea den Francesc Gavarak, “Adimen Aritifziala eta laborategiko probak” hitzaldia eman du. Gavara bere konpainiak kudeatzen duen datu kopuru ikaragarriaz aritu da, datu horiek laborategian probatu diren 15.500 kontadoreen ondorio dira, “Adimen Artifiziala oso lagungarria da jasotako informazioa antolatzeko eta analisi eta erabakitzeko prozesuak arintzeko” gaineratu du Gavarak.

“Ur-kontagailua berrikuntzaren motorra” hitzaldian, Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuakeko gerentea, bere esperientziaz aritu da, teleirakurketako ezarketan aitzindari izan dena. Zubiturrek adierazi du esperientzia horri esker “egun, kontagailu parkearen optimizazio eta ur-galerak detektatzeko sortutako informazioa guztia erabil dezakegu”.

Patxi Estomba, BuntPlaneteko Ingeniari Hidraulikoak, Stuttgart metodoa zertan datzan azaldu du, “Alemanian sortutako metodoa da, uraren distribuzio sareen kalibraketa egiteko eta eredu hidraulikoetan zehaztasun handiagoa lortzeko erabitzen dena”.

Bestalde, Raul Navasek, BuntPlaneteko zuzendari teknikoak, sektore birtualak zer diren eta Adimen Artifizialak hauek identifikatzen nola laguntzen duen azaldu du, edateko uraren distribuzio sareen kudeaketa aurreratuarentzat.

Josean Rodrigok, Txingudiko Zerbitzuakeko Obra eta Sareen arduradunak, “Sektoreen birtualizazioa Txingudiko Zerbitzuaken” hitzaldiaren bitartez Errandonea biltegiak hornitzen duen zonaldean garatzen ari den proiektua aurkeztu du. Bertan, Stuttgart metodoa ezarri da eredu hidraulikoa eta sektorizatze birtuala kalibratzeko.

Azkeneko hitzaldia Raul Navasek eman du, BuntPlaneteko zuzendari teknikoak, eta honek ACCUWATER egitasmoaren baitan dauden beste bi kasu aurkeztu ditu, Düsseldorfen (Alemania), Sucren (Bolivia) eta Heredian (Costa Rica) garatzen ari direnak.

Leire Zubiturrek itxi du jardunaldia “Adimen Aritifziala sektorera geratzeko iritsi dela”, esanez. Zubiturren esanetan, teknologia berri honekin ate asko irekitzen dira, “jardunaldian zehar, esparru ezberdinetan arrakastarekin ezarri diren zenbait adibide aztertu ditugu; kontagailu parkeen kudeaketa, laborategiko entseguen kudeaketa, hornidura sareraren ur-galeren kudeaketa eta, haratago, saneamenduaren esparruan izan dezakeen indarra ere ikusi dugu”.

Azkenik, Leire Zubitur pozik azaldu da deialdiak jaso duen erantzun bikainagatik “sektoreko lehen mailako enpresak bildu ditugu” eta gaineratu du espero duela jardunaldi honetan partekatutako esperientzia eta ezagutzak zerbitzuak hobetzen jarraitzeko balio izatea eta, are gehiago, gizartea hobetzen jarraitzeko.