Eskifaia Abesbatza. / Hondarribiko Udala

Eskifaia eta Xatz Eskifaia abesbatzek uztailaren 30ean eskaini behar duten kontzertua azkenean 20:30ean izango da, Erreginaren Baluartean. Aurretik sarrera erosita dutenek, hauetan 19:00etan izango dela jartzen duela ohartuta, aukera daukate sarrera itzultzeko eta ordaindutakoa berreskuratzeko.

Hartarako, kultura@hondarribia.eus postara idatzea eskatzen da. Arma Plazan sarrera erosi dutenek, bertan itzultzeko aukera izango dute era berean.