Leire Zubitur, Jose Antonio Santano eta Txomin Sagarzazu. / Txingudiko Zerbitzuak

Uztailaren 2an irekiko da Txingudiko Zerbitzuaken Covid-19 aparteko laguntzak eskatzeko epea. Egoera zaugarrian dauden familiei dagozkien laguntzak ostegunetik 2020ko abenduaren 31ra bitartean eskatu ahal izango dira, 900 119 384 doako telefonoan hitzordua eskatuta.

Baldintza guztiak betetzen dituzten familiei %50eko salbuespena aplikatuko zaie uraren eta zaborren ordainagirian. Laguntza hori, batez ere, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonei zuzenduta dago. Ezinbesteko baldintza da, halaber, edukiontzi marroiaren kanpainan edo autokonpostaje-sisteman alta emanda egotea, eta hala egon ezean, eskaera egin aurretik egin ahal izango dute. Gainera, uraren erabilera jasangarria egin beharko dute, hau da, gehienez 120 litroko kontsumoa egin beharko dute biztanleko eta eguneko.

Mikroenpresen eta autonomoen kasuan, bi hileko uraren eta hondakinen tarifen %100eko aparteko eta aldi baterako hobaria egingo da. Hobaria uztailaren 2tik aurrerako bi fakturetan egingo da, hau da, salbuespena onartu denetik aurrera. Laguntza eskatzeko interesa duten enpresek eta autonomoek www.txinzer.eus webgunearen bidez eskatu beharko dute laguntza.

Neurri horien helburua da egoera zaugarrian dauden kolektiboak eta osasun-krisiak gehien kaltetutako negozioak babestea, batez ere zailtasun ekonomikoak dituzten familiak, autonomoak eta mikroenpresak, baldin eta jarduera ekonomikoa aldi baterako geldiarazi behar izan badute edo fakturazioa nabarmen jaitsi bada.