Viana do Casteloko ordezkariei harrera Hendaiako udaletxean

Viana do Castelo, Hendaiarekin senidetua den Portugaleko herriko delegazio bat, gure artean dago hiru eguneko egonaldiaz gozatuz. Lau ordezkari etorri dira bisitan: Arnaldo Ribeiro (Viana do Casteloko nazioarteko harremanetarako arduraduna), Diana Mota (argazkilaria), Pedro Ribeiro (arkitektoa) eta Cipriano Oquinimane (margolaria), azken hiruak, Hendaiako Mediatekan antolatu den erakusketa aurkeztera etorriak.

Erakusketan parte hartzeaz eta herria bisitatzeaz gain, Arnaldo Ribeiro Gazte Informazio Bulegoko Gérard Poveda arduradunarekin bildu da 13 eta 17 urte arteko gaztei zuzendutako zenbat proiekturen aurrerapenak aipatzeko.