Omenaldia martxoaren 16ean izango da. / Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa

Xanti Zabala “Lexo” bertsolariari omenaldia egingo zaio martxoaren 16an. Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek antolaturiko ekimen bat da, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez antolatua izan dena eta Irunabar Elkartea ekitaldiaren zati artistikoaren antolaketaz arduratu delarik.

Ekitaldia Hondarribiko Itsas Etxean egingo da eta 19:00etan hasiko da. Bertan, zenbait bertsolarik musikaz lagunduriko bertsoak sortuko dituzte eta ekitaldiaren momentu ezberdinetan proiekzioak egingo dira. Sarrera doakoa izango da eta auditorioko edukiera kontrolatuko da helduerako ordenaren arabera, Itsas Etxea bete arte.

Xanti Zabala “Lexo”

Xanti Zabala Bidasoa eskualdeko irudi garrantzitsu eta eskualdeko bertsolari aktiboenetako bat izan da. Lezon jaio zen 1942 urtean eta Ramoni Elizazu Hondarribiarrarekin ezkondu ostean, Irunen bizi izan ziren. 60 eta 70ko hamarkadetan zehar ekitaldi askotan parte hartu zuen. Gipuzkoako bertso txapelketako finalean parte hartu zuen 1967 urtean eta Idiazabalen Zepai garaikurra irabazi zuen 1976 urtean. 2012 urteko martxoaren 21ean zendu zen.

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa eta Bertso Eskola

2003 urtetik Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eskualdeko helduentzako Bertso Eskolaren kudeaketaz arduratzen da. Sorreratik, bi maila ezberdinetako bi taldeekin, Bertso Eskola eta eskualdeko Bertsolaritza mugimendua hazten joan da, antolaturiko ekintzen kopurua ere handitu delarik.

Lehen urteetan Bertso Eskola hiru taldez osaturik egon zen eta urteetan zehar Irun eta Hondarribiko eskolarekin lan egin da, Hendaiako eskolarekin kolaborazioan aritu delarik. Urteen joanarekin bertsolaritzarekiko interesdunen kopurua era nabarmenean handitu da eta 2014 urtean bi talde berri sortu ziren eta, guztira, bost talde izatera iritsi zen.

Gaur egun bost talde horiek mantentzen dira eta Irun, Hondarribia eta Hendaian bertsolaritzarekin antolaturiko ekintzak sasoi onean aurkitzen dira. Aurtengo ekintza nabarmenduetako bat Xanti Zabala “Lexo” bertsolariari egingo zaion omenaldia da.