Kalixa Silanes, Kultura zinegotzia. / Hondarribiko Udala

30. urtez jarraian Kultura departamentuak antolatuta Herri Kanta Jaialdia ospatuko da. Maiatzaren 19an burutuko da, 11.30ean, Gipuzkoa Plazan.

Bertan parte hartu nahi duten abesbatzek BAZen izena eman beharko dute gaurtik ostiraleko 13:00ak baino lehen, taldearen izena, zenbat partaidek osatzen duten taldea, zuzendariaren izena, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa, eta bazkarira joango diren partaideen kopurua adieraziz.

Parte hartu ahal izateko, abesbatzek ondoren zehazten diren baldintzak bete beharko dituzte:

– Ahots berdinekoak edo mistoak izan litezke eta bertako kideak 16 urtez gorakoak izango dira
– Abesbatza bakoitza gutxienez zortzi kidez osatuko da
– Talde bakoitzeko kideen %80 gutxienez, hondarribiarrak izango dira, Hondarribian jaioak edo bertan bizi direnak

Talde bakoitzak, jaialdian zehar bi kanta abestuko ditu eta zuzendarien artean ostiralean maiatzaren 3an 13:30ean udaletxean egingo den bileran aukeratuko den beste abesti bat ere.