Olentzeroarekin aurkezten den talde bakoitzak 400 euro jasoko ditu, eta gabon kanten jaialdian soilik aritzen denak, 250 euro. / Hondarribiko Udala

Eguberriak gero eta gertuago direla eta, Hondarribiko Udaleko Kultura saila ari da zenbait ekintza ixten. Horien artean dago urteroko Olentzeroen eta Gabon Kanten jaialdia. Abenduaren 24eko Gipuzkoa Plazako zitarako izen-ematea zabalik dago larunbata azaroaren 24eko 13:00ak bitarte.

Gutxienez hogei lagunek osatutako talde edo abesbatzek har dezakete parte, gehienean 16 urtetik gorakoek osatutakoek. Euskarazko bi gabon-kanta abestuko ditu bakoitzak, bata Olentzeroa eta aukera askekoa bestea.

Olentzeroarekin aurkezten den talde bakoitzak 400 euro jasoko ditu, eta gabon kanten jaialdian soilik aritzen denak, 250 euro. Interesik duenak BAZen eman behar du izena, eta eskaera orriarekin batera, taldeko ordezkariaren edo elkartearen banku kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria entregatu beharko du.