Zelanda Berriari buruzko dokumentala ostegunean

"Zelanda Berria kayaka jantzita. Orain eta hemen munduaren beste puntan" ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da Amaia Kultur Zentroan eta Eneko Yarza egingo du euskarazko aurkezpena

0
1165

Ostegunean, azaroak 9, 19:30etan, “Zure abenturaren bila” programaren saio berri bat egingo da Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera López de Becerra kaletik). Oraingo honetan, “Zelanda Berria kayaka jantzita. Orain eta hemen munduaren beste puntan” ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da eta Eneko Yarza egingo du euskarazko aurkezpena. Sarrera doan izango da.

Sinopsia

“Attonak esan zidan Oiartzunen zulo sakon eta zuzena eginez gero munduaren beste puntan Zelanda Berrian agertuko nintzela. Ez nuen zulorik egin beharrik izan Ozeaniako uharte hauetara iristeko baina han urek sortutakoak ikusi eta sentitzeko aukera izan nuen. Iparraldeko inuitek dioten bezala kayaka jantzi eta 5 hilabetez maorien uharteetako zainetan zehar txoko ikusgarri dexente ezagutu nituen”.