Sei laburmetrai ikus ahal izango dira. / Hondarribiko Udala

Ostegunean Alde Zaharreko Kultur Etxean Zinegoak ekimena ikus ahal izango da. Hala, Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia Hondarribira etorriko da. Helburua, zinemaren eta artearen bidez identitate, genero eta sexu aniztasunaren gaietan sakontzea da.

Bilboko jaialdiaren Hedapenak atalaren barnean kokatu behar da emanaldia. Xedea jaialdi honetan aurkeztutako lanak udalerrietara zabaltzea da, zailagoa zaielako lan hauek eskuratzea. Era berean, filme hauen difusioan laguntzen da, zine areto komertzialetara ez baitira heltzen pelikula gehienak.

Ostegunean 18:00etan hasiko da emanaldia eta sei laburmetrai ikus ahal izango dira. Anders, Prendas delicadas, Devi, Malik, Oasis eta Nomeolvides.