Zinema euskaraz urtarrilaren 22an

Handia ikusteko aukera izango da Variétés zineman. Proiekzioaren ondoren Aitor Arregi eta Jon Garaño egileekin iritziak partekatzeko aukera izango da, pintxo batzuen inguruan

0
1264

Datorren urtarrilaren 22an, 20:30etan, Variétés zinemako lan taldeak Handia euskal zinemagintzako filma arrakastatsua eskaintzen du. Handia Aitor Arregi eta Jon Garaño errealizadoreen azken lana da. Filma euskaraz botako da eta frantsesez azpitituluak izango dira.

Altzoko Handiaren bizitza oinarri bezala hartzen duen filmak Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Donostiako 2017ko Zinemaldian eta 13 izendapen eskuratu ditu 2018ko Goya sarietarako.

Proiekzioaren ondoren Aitor Arregi eta Jon Garaño egileekin iritziak partekatzeko aukera izango da, pintxo batzuen inguruan.