Zineskola euskarazko irudi heziketa dispositiboak, lehen mailan dauden ikasleei. / Hendaiako Udala

Zineskola euskarazko irudi heziketa dispositiboak, lehen mailan dauden ikasleei, euskarazko animazio filmak deskubritzeko aukera eskaintzen die, lurraldeko 10 zinema aretotan beraientzat antolatuak diren emanaldien bidez. Proiektuan parte hartu nahi duten irakasleek 2019ko azaroaren 15a arte dute Euskal Kultur Erakundeari izena emateko.

Zineskola dispositiboa Euskal Kultur Erakundeak antolatzen du ondoko partaideekin: Gabarra Films (eragile teknikoa), Hezkuntza Nazionala eta Ikas euskal pedagogia zerbitzua (ustiapen pedagogikoa), Cinévasion (Iparraldeko zinema gela taldeen elkartea) eta Uda Leku (aisialdi sektorean berezitu elkartea).

Helburuak: euskarazko animazio filma interesgarriak proposatu euskara irakasleei eta beren lehen mailako ikasleei, laguntza pedagogiko egoki bat eskaini, eta euskara eskolatik kanpo erabiltzeko aukera eman.

Aurten, iaz bezala, irakasleei formakuntza saioak eskaintzen zaizkie filmen edukiak ikasleekin lantzeko. Horretarako, talde pedagogiko bat eraiki da Hezkuntza Nazionaleko eta Ikas euskal pedagogia zerbitzuko aholkulari pedagogiko batzuekin.

Zineskolaren ibilera

– Irakasleen formakuntza eguna: 2020ko otsailaren 19an Kanboko l’Aiglon zinema gelan
– Emanaldien egutegia: 2020ko martxoaren 23tik maiatzaren 15era
– Prezioa: 2,50 euro emanaldia (ordainketa eskolak zinema gelari zuzenean egingo dio)
– Zinema gela parte hartzaileak: Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohitzune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), l’Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Complexe Saint-Louis (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia)
– Izen ematea: Zineskola formularioa betez 2019ko azaroaren 15a arte
– Erreserbak: dispositiboan izena eman ondoren, ikastetxe bakoitza zuzenean harremanetan sartuko da hurbilen duen zinema gelarekin emanaldiaren eguna eta ordutegia finkatzeko
– Garraioa: eskola bakoitzak antolatuko du bere garraioa autobus konpainiekin