Ikuskizun interesgarria igande honetan Itsas Etxea. / Hondarribiko Udala

Datorren maiatzaren 14ean ikuskizun berezia izango dugu Itsas Etxean. “Zuhainpeko soinuak”, 20:00etan izango da. Sarrerak 7 eurotan daude salgai (3 eurotan 18 urtetik beherakoentzat), www.tickets.kutxabank.es webgunean, Arma Plazan larunbata arte eta igandean bertan 18:00etatik aurrera auditoriumean bertan.

Ahozko transmisioaren ideia nabarmentzen duen ikuskizun bat da. Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Zuberoako musikarien adierazgarri nagusia den Jean Mixel Bedaxagar ikusiko dugu agertokian, euskal herri-musikaren erreferenteetako bat den Juan Mari Beltránekin batera. Haien ondoan, melodia berriak sortuz, Mixel Etxekopar, Mathieu Mendizabal, Sacha Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea eta Aitor Beltrán arituko dira, beren sustrai tradizionalenetan oinarrituz.

Zuberoako ahots eta herri-musikak ardatz ditugula, mintzatu egingo gara haiekin, gozatu egingo dugu haiekin, bai eta euren istorio, soinu, jakintza, begirada, melodia, ahots eta letrekin ere. Mireia Gabilondoren eskutik (aktorea, gidoilaria eta Donostiako Tanttaka antzerki-taldearen sortzaileetako bat), uda-gau bateko festan murgilduko dira ikusleak.

Bertaratutakoek goizetik gauera egingo diete lagun musikariei. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren melodiak eta erritmoak, ahozko transmisioari esker gaur egunera arte iritsi direnak. Jean Mixel Bedaxagarren ahotsari eta Juan Mari Beltrán musika adimenari musikari gazteak gehitzen dira, euskal herri-musikaren belaunaldi berria adierazten: Mathieu Mendizabal, Maider Ansa eta Ander Barrenetxea.

Bizipen interesgarria izango da, hitz, ahotz eta soinuz beteriko fantasiako mundu batean murgiltzeko aukera.