Zuhaitz Eguna apirilaren 1ean izango da

San Telmo inguruan burutuko da berriro. Guztira 122 izango dira landatuko diren ametzak

0
557

2017ko Zuhaitz Eguna apirilaren 1ean ospatuko da Hondarribian. XXII. edizioa beteko du aurten ekimenak eta iazkoaren gune berean ospatuko da, San Telmo inguruan.

“Iaz bezala, aurten San Telmo inguruan egingo dugu, Higer itsasargitik hurbil”, dio Nekazaritza zinegotzia den Kalixa Silanesek. “Udaletxeko Nekazaritza departamentuak antolatuta, aurten 122 izango dira landatuko diren ametzak, iazko zifrarekin konparatuz 16 gutxiago”.

“Jaiotako haurren artean 72 neskak dira eta 50 mutilak. Ekitaldia 11:00tan hasiko da”, dio Silanesek. “Ordu horretan daude deituak 2016. urtean jaiotako haurrak eta bere guraso, anai-arreba eta senideak. Urtero bezala, zuhaitz banaketak atzetik aurrera hasiko da, lehenik abendukoak eta azkenik urtarrileko haurrak. Ordu bete beranduago 2010. urtean jaiotako haurren ordua izango da, aurten 7 urte betetzeagatik makila bana oparituko zaie eta”.