“Zure abenturaren bila” zikloarean hurrengo saioa, ostegunean

"Descubriendo el mundo en bicicleta" ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da Amaia Kultur Zentroan

0
1201

Ostegunean, 19:30etan, “Zure abenturaren bila” programaren saio berri bat egingo da Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera, Lopez de Becerra kaletik). Oraingo honetan, “Descubriendo el mundo en bicicleta” ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da eta Yolanda Muñozek egingo du aurkezpena. Sarrera doan izango da.

Sinopsia

“Istanbulera egin nuen nire lehenengo bidaiak liluratu egin ninduen… harrezkero, furgonetan, geroago bizkar-zorroarekin eta duela lau urtetik bizikletan, bidaiari bihurtu naiz eta bidaiari sentitzen naiz. Hilabete bat edo bi ez ziren nahikoak; bidaiatzea adikzioa zen niretzat, eta urtebete joan nintzen Asian eta Latinoamerikan barrena. Dirua eta energia asko aurreztu, eta azkeneko “abentura” hau prestatu nuen: bizikletan atera nintzen etxetik, Europarantz, Errusiarantz, Txinarantz, Asia hego ekialderantz, erdialdeko Asiarantz eta berriz etxera, bizikletan. Bakarrik”.