Txapelketa Daniel Ugarte pilotalekuan ospatu zen. / Hendaiko Udala

Abenduaren 8an, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekua bete egin zen, Hendaiako eskolarteko 8. Euskal Kantu Txapelketaren harira.

Aurten, 180 bat haurrek parte hartu zuten txapelketan, Mattin Sorzabalbere (musika tresna jolea eta irakaslea Lanetik Egina elkartean) eta Ander Fernandez (gitarrista, Rouge Elea konpainiaren eta Borderline Fabrika elkartearen kidea) musikari profesionalek lagundurik. Musikariek haurrak musikaz lagundu zituzten proiektu guztian zehar, eskolaldi inguruko jardueretako animatzaileen partaidetzarekin. Azpimarratu behar da haurrek egindako lanaren kalitate handia.

Irabazleak honako hauek izan ziren:

– Lehen saria: Geltokiko eskolako “Bihotzak” taldea, Oi, Gu Hemen kantuarekin
– Bigarren saria: Ikastolako “Gorabehera” taldea, Aldapan Gora kantuarekin
– Hirugarren saria: Intzurako eskolako “Hamar Neskak” taldea, Txatxamatxalinatxu kantuarekin
– Laugarren saria ex-aequo: Hondartzako eskolako “Hondartzako Neskak” eta “Hondartzako Txikitun” taldeak, Ihes Ederra Zilegi Balitz eta Haurrak Ikas Zazue kantuekin.
– Les Deux Jumeaux elkartearen sari berezia: Hiri-barneko eskolako “Agur Euskal Herri Osoari” taldea, Itsasontzi Baten kantuarekin

Lehen bi taldeek ateraldi bat egingo dute Donostiara 2020ko martxoaren 21ean, eta bertan euskal musika tresna tradizionalak jotzeko eta ezagutzeko aukera izanen dute besteak beste, San Telmo museoan.

Bigarren saria irabazi dutenek txalaparta tailer bat izango dute eskolan. Hirugarren sariaren irabazleek Bixintxoetan kantatuko dute, festetako musika taldeen kontzertuan, 2020ko urtarrilaren 19an (igandea), 17:00etan, Bixintxo elizan.
Azkenik, Les Deux Jumeaux elkarteak ezintasunaren inguruko arratsalde ludiko bat eskainiko die haurrei, 2020ko otsailaren 8an.