Irunen ere Euskaraldia martxan da. / Irungo Udala

Hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala proposatu du Euskaraldiak, bigarrenez. Azaroaren 20an hasi zen ariketa, eta datorren abenduaren 4ra arte luzatuko da, eta Irunen ere utziko du arrastoa. Izen-ematea itxita, denera, 2.179 norbanako eta 93 entitate aktibatu ditu bigarren edizioak.

Ahobiziak gehiengoa

Lehen edizioan bezalaxe, norbanakoen hizkuntza-ohiturak astintzea izan du helburu bigarren Euskaraldiak ere. Norbanakoek azaroaren 24ra arte izan dute aukera Ahobizi edo Belarriprest rolaren artean hautatu, eta izena emateko; denera, 2.179 irundar izan dira Euskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko hautua egin dutenak. Horietatik, Ahobizi rola hartu du gehiengoak: 1.679 irundarrek euskara ulertzen dutenei uneoro euskaraz egiteko hautua egin dute, partaideen % 77ak. 500 lagunek (partaideen % 23), aldiz, Belarriprest rola hartu dute, hau da, euskara dakienak hari euskaraz egitea nahi du uneoro.

Ia 400 Arigune

Aurtengo edizioan, norbanakoak ez ezik, taldeak ere ari dira ariketa egiten, horretarako sortutako Ariguneetan. Irunen 93 entitatek eman dute izena, eta ia 400 Arigune sortu dituzte, barne-ariguneak (taldearen barnean) nahiz kanpo-ariguneak (herritarrekin harremanean).

Ariguneak sortu dituzten entitateak

1. 837 COMUNICACIÓN Y PUBLICIDAD SL
2. Adiskidetuak
3. AEK
4. Alarde Tradizionaleko Buruzagien Batzordea
5. Alberdania argitaletxea
6. Alde Zaharra-San Juan auzo elkartea
7. All4movil Telecomunicaciones SL
8. Allika arropa denda
9. Altzola taberna
10. Asociación Pedagógica Mendibil
11. Atrezzo marko denda
12. Auditek Centro Auditivo
13. Auntxa trikitixa eskola
14. Banco Sabadell S.A.
15. BANKOA, S.A.
16. Bar Yenes
17. BBVA
18. BDSKOOP ERALDAKETA FABRIKA
19. Bidasoa Atletiko Taldea
20. Bidasoa Bizirik
21. Bidasoa LHII
22. Bidasoa SAT
23. Bidasoa XXI igeri taldea
24. Bidasoako ESI
25. C.D. Bidasoa
26. CAF
27. CAIXABANK S.A.
28. CERVECERÍA BOULEVARD
29. Club de baloncesto Erroibide
30. EASO SECRETARÍA VIRTUAL
31. EL PILAR IKASTETXEA IRUN
32. ELA sindikatua
33. Elatzeta HLHI
34. Elkar
35. EOI Irun HEO
36. Erlaitz mendi elkartea
37. Eroski Koop. Elk.
38. Foro Irun XXI-Hogeitabat kultur elkartea
39. Frutería Deperita
40. G02 Berritzegunea (Irun). Ikastetxeentzako Laguntza Zerbitzua. Hezkuntza Saila.
41. Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko elkartea
42. Gestión de Servicios Residenciales (GSR)
43. Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea
44. Goiz Argi belardenda
45. Goxo Frutak
46. Herri Jakintza
47. HIRITIK AT KOOP. ELK. TXIKIA
48. Hirubelar loredenda
49. Hirubide BHI
50. Hurkoa Fundazioa
51. I. Ocio Larrañaga Botika
52. IGA abesbatza
53. Iraun Haurreskola
54. Iriondo Garraioak
55. Irunabar, Irungo Bertsoaren Bilgunea
56. Irungo EAJ-PNV
57. Irungo EH Bildu
58. Irungo Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza
59. Irungo Gaztelekua
60. Irungo Gure Esku
61. Irungo Mendizaleak
62. Irungo San Vicente de Paul ikastetxea
63. IRUNGO SOZIALISTAK
64. Irungo Udala
65. Jaizubiako Zaldi Elkartea.
66. KABIGORRI BIDASOALDEKO ATENEOA
67. Kattagorri haur zapata denda
68. Kemen dantza taldea
69. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan
70. KILIKA HAURTZAINDEGIA
71. Kolon menaje denda
72. Kutxabank S.A.
73. La Salle Irun
74. LABORAL KUTXA
75. Langile Abertzaleen Batzordea (LAB)
76. Lantalau
77. Mari taberna
78. Marte Laborategia
79. Multiópticas Irun
80. OLAIZOLA INMOBILIARIA AGENTZIA
81. Padel Indoor Bidasoa
82. Papperino
83. PC BOX Irun
84. PÍO BAROJA BHI
85. Plaiaundi institutua
86. Real Unión Club
87. Rural Kutxa-Irun
88. San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Fundazioa
89. Su Txikian
90. TOKI ALAI BHI
91. Txingudiko Zerbitzuak SA
92. Txorimaloak soinu taldea
93. UVESCO (BM supermerkatuak eta Super Amara)