Adour-Bidasoa Pintura Lehiaketarako deialdia egina

Sari-banaketa irailaren 22an egingo da, hautatutako lan guztien erakusketaren inaugurazioarekin batera

0
1255

Irungo Udalak 2017ko Adour-Bidasoa XXV. Pintura Lehiaketarako deialdia egin du. Lanak irailaren 5etik 10era bitartean, biak barne, aurkeztu ahal izango dira Amaia Kultur Zentroan (sarrera Aureliano López de Becerra kaletik) 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (igandean bakarrik goizean).

Aurkeztuko diren lan guztien artean lehiaketako epaimahaiak 2.500 euroko lehen sari bat emango du, eta egile gaztearen lanik onenari (30 urte baino gazteagoa) 500 euroko saria emango zaio. Era berean, Epaimahaiaren Sari Berezi bat izango da, 500 euroko zuzkidurarekin eta finalista diplomak banatuko dira, epaimahairen aldetik aipamen hori jaso duten egileentzat.

Pintura munduko artista eta zaletu guztientzat zabalik dago eta baldintza bakarra 18 urtetik gora edukitzea da. Deialdiko oinarrietan jasotzen denez, lehiaketara obra bakarra aurkeztu ahal izango du parte hartzaile bakoitzak, jatorrizkoa, gai eta teknika librekoa eta lanaren aldeetako bakoitzaren neurria ez da 81 cm-koa baino txikiagoa edo 150 cm-koa baino handiagoa izango. Obrak sinadurarik gabe eta gutun-azal itxi batekin aurkeztu behar dira; barruan, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa adierazita.

Bestalde, adierazi behar da sari-banaketa irailaren 22an izango dela hautatuko diren obra guztiekin egingo den erakusketaren inaugurazioan.

Lehiaketaren oinarriei buruzko argibide gehiago lortu nahi dutenek hiritarra atenditzeko 010/943 505152 telefono zenbakira deitu ahal izango dute, baita Kultura arlora (Ospitale zaharra, Urdanibia plaza, 6 – 943.50.54.07; cultura@irun.org) edo Amaia Kultur Zentrora (Aureliano López de Becerra kalea) jo dezakete, edo udalaren web orria kontsultatu dezakete.