Aktore izateko ikastaroa Hendaiako Kasinoan

Bost eguneko formakuntza izango da abuztuaren 21etik 25era bitartean

0
1396

Antzerkian edo zineman aktore izateko ikastaroa burutuko da Hendaian abuztuaren 21etik 25era bitartean.

Fanny Vallon-ek zuzentzen duen ikastaro hau bakarra da Akitania osoan.
Aurtengoa 9. edizioa izango da eta Frantziatik eta urrunagotik etorriko diren parte hartzaileak espero dira. Ikastaroan parte hartzeko 14 urte baino gehiago izan behar dira.

Formakuntza

Guztira bost eguneko formakuntza izango da Hendaiako Kasinoan abuztuaren 21etik (astelehena) 25era (ostirala) bitartean. Fanny Vallon antzerki eta zinema sarien presidente ohia da. Orain antzerki konpainia bat zuzentzen du Hendaian.

Izena emateko eta xehetasun gehiago jakiteko fannyvallon@gmail.com helbidera idatzi edo 06 20 55 36 34 telefonora deitu.