Kantineren eta buruzagien argazkia. / Buruzagien Batzordea

Manolo, Batzoki, Basque Corner, Gaztelumendi eta Sargia dira aurten Alardeko tabernak. Asteazken honetan burutu da inaugurazio ekitaldia, kantinera, konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako ordezkari, Buruzagien Batzorde eta Alardearen Batzordeko kideekin.

“Sartu gara ekainean, Alardealdia ospatu dugu, Pagokiko 20. urteurrena ere ospatu dugu eta laister dire hemen entsaioak. Alardeko tabernen inaugurazio ekitaldiarekin beste pausu txiki bat ematen dugu gure egutegi berezi honetan”, adierazi du Alardeko Jenerala den Paco Carrillok.