Gotzone Larrarte, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, datorren uztailak 24 arte zabalik dago alor sozialean lan egiten duten elkarteei zuzendutako dirulaguntzetara aurkezteko epea.

Hala eman du aditzera Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. “Pasa den astean eman genuen Gobernuz Kanpoko Erakundeen dirulaguntzen deialdiaren berri, eta orain alor sozialeko elkarteekin, iragarkiak egun berean argitaratu ez direnez, epea ere desberdina dela esan behar dut. Elkarteentzat 30.000 euro bideratzen ditugu eta epea uztailaren 24an amaituko da”.