Koldo Ortega irakasle eta historialari hondarribiarrak eman zuen hitzaldia. / Hondarribiko Udala

Arma Plaza Fundazioak antolatuta, atzo “Ezagutu zure hiria” ekimenaren urrats berri bat eman zen, urria, azaroa, abendua eta urtarrilekoaren ostean.

“Ambrosio Saseta, Hondarribiko maisu 1896-1931” izan zen gaia, eta atzo eraikineko bigarren solairuan egindako hitzaldian Koldo Ortega irakasle eta historialari hondarribiarrak bere ibilbidea aztertu zuen, XIX. mendetik Errepublika garai arte Hondarribian maisu izandakoak egindako ekarpenak aipatu zirelarik, batez ere hezkuntza, kultura eta gizarte arloetan.

Larunbat honetan, 11:00etan, bisita gidatua irtengo da Arma Plazatik, eta besteak beste Biteri Ikastetxea bisitatuko da, egun Talaia Biteri zentroa dena.