Sariak udaletxeko areto nagusian banatu ziren. / Hondarribiko Udala

Udaletxeko areto nagusian inauteriak direla eta Kultura eta Turismo departamentuek antolatutako sari desberdinen banaketa burutu da. Bertan izan dira aurkezle moduan Kultura zinegotzia den Kalixa Silanes, Merkataritza zinegotzia den María Serrano, Kultura teknikaria den Goio Uriarte, udaleko hainbat zinegotzi, eta nola ez partehartzaileen ordezkaritza zabal bat.

2017ko karroza lehiaketako lehen saria Amute-Kostako Auzolagunak taldeak irabazi du, bigarren La 3 sailkatu da eta hirugarren Honyarbiko dantzariak geratu da.

D taldeko konpartsa lehiaketan, lehen saria La 3 konpartsarentzat izan da, bigarrena Txotxuak geratu da eta hirugarren Amute-Kostako Auzolagunak taldea sailkatu da.

A konpartsen (bakarkakoak) saria Guillermo Sodupek irabazi du, B konpartsena (2 eta 5 pertsonek osatutakoa) Mendialde Taldeak irabazi du eta C konpartsena (6 eta 15 pertsonek osatutakoa) hutsik geratu da. Hondarribikoa ez den konpartsa eta karroza onena Santiagoko Debruak taldearena izan da.

Kartel Lehiaketan, eta Inauteri zein Gabonetako Erakusleiho Lehiaketetan irabazi dutenak ere ekitaldian izan dira.