Andoni Ortuzar Irungo EAJ taldeko zinegotzi eta Irungo Uri Buru Batzarreko kideekin. / Irungo EAJ

Andoni Ortuzarrek, EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, atzo arratsaldean Irungo Batzokian hitzaldia eskaini zuen, eta bertan egungo politikaren egoeraz hitz egin zuen. Gainera, mintzaldia baino lehen, burukide jeltzaleak bilera informal bat mantendu zuen Irungo EAJko bozeramailea den Xabier Iridoyrekin, zinegotzi taldearekin eta baita Uri Buru Batzarrarekin ere, non iritziak elkarbanatzeaz gain, Ortuzarrek elkartasuna adierazi zien, Irun EAJ taldea burutzen dabilen lanagatik.

Halaber, EBBko buruak, bide batez, Irunek memoria historikoari zuzendutako plakan geldialdia egin zuen. “Memoria ezinbestekoa da ahazterik eta gorrotorik gabeko bizikidetza eraikitzeko. Memoria historikoa beharrezkoa dugu orainaldia eta gizarte osoarentzako etorkizun osasuntsu bat oinarritzeko”, gogorarazi zuen.

Egunotan Andoni Ortuzarrek 1977ko asanblada eta EAJ klandestinitatetik atera izana omentzen zuen ekitaldian, “EAJk euskal herriarentzat nazio errekonozimendua nahi duela” aditzera eman du. Era berean, “EAJk Espainiarekin aurrez aurre jarri gabeko Euskadi libre bat lortu nahi duela” esan du.

Bestalde, bai egun eta baita beti ere EAJ taldea aurkezten duten hainbat oinarri ere aipatu zituen, esaterako: etorkizuna, aurrerabidea, askatasuna, bakea eta bizikidetasuna. Era berean, Ortuzarrek EAJk Euskadi eraikitzeko duen modeloari aipamena egin zion: “egun jeltzaleek dugun erronka, nazio gisa masa kritikoa bateratzea da, hala euskaldunei merezi duten eta funtsezkoak diren oinarriak bermatzen dituen gizarte justoago bat eskaintzeko. Berdintasuna bezalako eskubideak babesten dituen emakume eta gizonez osatutako nazio libre bat”.