Antzezlana igandean izango da Itsas Etxean. / Hondarribiko Udala

Igandean, 20:00etan, Itsas Etxean ,“Último tren a Treblinka” antzezpena izango da. Sarrerak 6 eurotan daude salgai www.kutxabank.es web orrian, Arma Plazan larunbata arte eta igandean antzezpena hasi baino bi ordu lehenago leihatilan. 18 urtetik beherakoentzat sarrera 4 eurotan daude salgai. Muntaia berezia izanagatik, soilik 200 ikuslerentzat egongo da tokia Itsas Etxean.

Asteazkena, 1942ko abuztuaren 5a, Varsovia, haurtzaindegi bat, bertan 200 ume judu, Kòrczak Doktore eta pedagogoaren zuzendaritzapean; doktoreak Stefania Wilczynska du laguntzaile fidela, eta han haur errepublika ederra sortu zuten. Umeekin buru-belarri lanean konstituzio bat sortu zuten, lege, araudi eta zigor kodea eta guzti.

Haurtzaindegi hartan eman zuten azken eguna ikusiko dugu antzezpenean (ikusi eta bizi, haien ohe-literetan egongo baikara); haien barne antolamendua bertatik bertara ikusiko dugu, haien egunerokotasuna, haien harremanak, haien janari bilaketa, haien beldurrak eta pozak… biziko ditugu. Haien epaiketa batera joango gara… eta horrez gain, jaso zuten albiste txarrenaren lekuko izango gara: Haurtzaindegia utzi eta tren bat hartu behar dute, Treblinkako sarraski eremuko gas kameretara eramango dituen trena; orduko, naziek han milaka gizaki erail zituzten.

Gure ikuskizuna biktima horien aldeko omenaldia da, eta era berean Jannus Korcak oroitarazteko ekimena, heriotza arte egin baitzuen lan ume haien bizitza duintzeko. “Último tren a Treblinka” ikuskizunak salaketa bat izan nahi du, nabarmentzeko gaur egun ere gatazketan biktima gehienak umeak izaten direla, eta ume gehienek gatazketan biktima izaten jarraitzen dutela.