Antzezlana Itsas Etxean izango da igandean. / Hondarribiko Udala

Vaiven Ekoizpenak, bere hogeigarren urteurrenean eta Chapitô konpainiaren laguntzarekin, “Sherezade eta tipula geruzak” aurkeztuko du igandean 20:00etan Itsas Etxean. Sarrerak 8 eurotan saltzen dira Arma Plazan bihar arte, Itsas Etxean bertan igande arratsaldean, eta on line bidez, https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean. 18 urtetik beherakoek 5 euro ordaindu beharko dute.

Sherezade bezala, gure ipuin tragikomiko honen pertsonaiei bizirauteko ipuinak kontatzen dizkiete eta, era berean, beren buruari kontatzen dizkiote… Ipuina ondorio larririk ez duen gezur bat omen da. Ez zaizkigu hain kaltegabeak iruditzen… Amonak bizitza ikusteko duen modua eta bere morala baldintzatzen duten ipuinak entzuten ditu, eta alabari transmititzen dizkio. Emazteak ipuin horiek errepikatzen ditu eta bere egiten ditu. Senarrak bere buruari kontatzen dio paradisuak eraikitzen dituela… Horrela igarotzen dira haien ohiko bizitzak.

Baina denboraren halabeharrezko joanak harremanak ahultzen ditu, eta guztia krisiarekin justifikatzen duen sistema bidegabean duten fedea ahitzen du. Orain amonak malbak kontatzen ditu, emazteak pausoak kontatzen ditu negarrik ez egiteko tipulak zuritzen dituen bitartean, eta senarrak botilak kontatzen ditu, eta itsasorik gabeko naufrago bat sentitzen da. Eta neska, neska aspertuta dago ipuinak entzuteaz. Familia “arrunt” bat da, non “batere arruntak” ez diren gertaerak jazotzen baitira. Ikuspuntu desberdin batetik kontatua, antzezpen-lan harrigarria dugu, zeinak ustekabeko amaiera baitu.