Astrolabium antzerki taldeak ‘Butterfly Effect’ estreinatuko du igandean

Itsas Etxea Auditoriumean izango da, eta sarrerak 4 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik

0
607

Igandean 17:30ean Astrolabium antzerki taldeak ‘Butterfly Effect’ obraren estreinaldia egingo du Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean izango da, eta sarrerak 4 eurotan saltzen dira ohiko bideetatik.

Zuzendaria Mikel Sarriegi hondarribiarra da, eta antzezleak Asier Oruesagasti eta Daniel Gomara. Antzezlana, gizakiaren eboluzioari buruz arituko da. Eboluzio horretan, gizabanako bakoitzaren keinu txikiek izan duten garrantziaz. Hau isladatzeko, Butterfly Effect, tximeleta efektua bezela ezagutzen den teorian oinarrituko da, gertaera txiki bakoitzak bultza dezakeen aldaketa haundiaz. BIzitzako aldaketetan, izaki bakoitzak, indibidualki duen erantzukizunaz, hain zuzen.

Antzezlanak, historian gertaturiko momentu konkretu batzuk taularatuko ditu eta momentu hauen harira, gizabanako bakoitzaren keinu bakarrak gertakarietan izan dezakeen eragina azpimarratu eta azaleratuko ditu.

Munduan biraka dabiltzan bi ferianteek kontatuko digute antzezlan honetan gizakiaren eboluzioa. Bi feriante hauek, Papillon eta Clemont, zinea eramaten zuten herriz herri kamera puskatzen zaien arte. Ikuskizuna aurrera eraman nahian proiektatu behar zuten filma haiek berek kontatzea erabakitzen dute. Maletan dakarten elementu ximpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte.

Suaren sormenetik hasi eta itsasoa, airea eta espazioa konkistatzeaz gain gaur egungo teknologia berriak ekarriko dizkigute. Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko ausnarketara salto egingo dute beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik. Bi ferianteez gain off ahots bat ere egongo da beraiekin harremanduko dena. Ahots honek gidatu eta lagunduko ditu istoria kontatzen.