18 urtetik gorako herritar bakoitzak 4 bono dauzka gastatzeko. / Hondarribiko Udala

Abenduaren 31n amaitzen da Hondarribiko Udalak tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko abian jarritako bonoen kanpainan parte hartzeko epea.

“Esfortzu berezia egin da, parte hartzen ari diren saltokietan bono gehiago jarri ditu Udalak, eta hala, saltoki bakoitzak 350 bono ditu Gabon hauetan kontsumitzeko”. Hala eman du aditzera Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak.

“Kanpaina oso positiboa izaten ari da kontsumorako. Oso balorazio ona egiten dugu Udaletik, eta hori da ere merkatariengandik jaso duguna. Horregatik dei egin nahi diegu hondarribiarrei herriko saltokietan kontsumitzeko, eta gogoratu abenduaren 31n amaitzen dela epea.

40 dendetan aukera izango dute bono dendak erabiltzeko. 30 euro gastatzeagatik, 10 euroko deskontua izango dute momentoan. 18 urtetik gorako herritar bakoitzak 4 bono dauzka gastatzeko.