Tailerretan parte hartzeko 943 50 96 00 telefono zenbakira deitu behar da. / Bidasoa bizirik

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, eskualdeko zerbitzu aurreratutako enpresei eraldaketa digitalerako prozesuan laguntzeko proiektu bat jarri zuten martxan 2019. urtearen hasieran. Proiektu horrek enpresa hauek Irun eta Hondarribiko sormenezko industriarekin kontaktuan jartzea du helburu aldi berean, elkarlanean aritu daitezen.

“Oso indartsua den enpresa egituraketa bat dugu eta enpresa horietako askok eraldaketa digitalaren alde egin dute. Zentzu honetan, gure helburua 4-0- Industriarantz eraldaketa horretan laguntza eskaintzea da, haien sektoreetan erreferente bihurtu daitezen”, esan du Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirik-eko presidenteak.

Bere aldetik, Txisun Altunak, Bidasoa bizirik-eko presidentordeak, azaldu du “Irun eta Hondarribian euren sektoreetan punta-puntakoak diren enpresak” daudela eta “oso interesgarria” dela “beraien artean ezagutu daitezela elkarlanean aritzeko”.

Prestakuntza tailerrak

Punta-puntako enpresen etorkizuna markatuko duten faktore garrantzitsuenen artean daude 4.0. Industria, digitalizazioa eta teknologia. Hori dela eta, Bidasoa bizirik-ek enpresa industrialei zuzendutako tailerrak antolatu ditu zibersegurtasuna eta adimen artifizialaren inguruan.

Lehenengo tailerra datorren ostiralean, irailak 13, ospatuko da ‘Industriara aplikatutako Zibersegurtasunean Prestakuntza’ izenarekin. SIE Soluciones IT eta bestelako enpresek enpresa batek eraso zibernetiko bat jasatea sahiesteko dauden tresna eta teknologiak zeintzuk diren azalduko dute.

Gainera, tailer honetako parte-hartzaileek bisita bat egingo dute aurrerago Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentro Aurreratua den ZIUR-era.

Hilabete honetan ospatuko den bigarren tailerra adimen artifizialaren inguruan izango da irailaren 18an. Eskualdeko enpresek euren prozesu industrialetan adimen artifiziala nola aplikatu ikasiko dute tailer honetan.

Horretarako, Enerlogix Solutions, adimen arifizialeko zerbitzuak garatzen dituen enpresak, kasu praktikoz osatutako klase bat eskainiko du. Tailer honetako parte-hartzaileek adimen artifizialaren inguruan lan egiten duen centro teknologiko batera joango dira aurrerago.

Tailerretan parte hartzeko 943 50 96 00 telefono zenbakira deitu behar da.

Sinergiak sortzeko bilerak eta Barnetegi teknologiko bat

Bestalde, eskualdeko enpresek besteek zer egiten duten ezagutu zezaten, elkarlana sustatzeko, urtea hasi zenetik bost bilera ospatu dira industriako, zerbitzu aurreratutako eta sorkuntza industriako 40 enpresa baina gehiagok parte hartu dutenetan.

Bilera hauen helburua Irun eta Hondarribiko enpresen beharrak ezagutzea zen, eskualdeari balioa erantsiko dioten elkarlaneko proiektuak garatu ahal izateko. Proiektu horiek Bidasoa bizirik-eko laguntza izango dute.

Aldi berean, eta bilera hauekin lotuta, Barnetegi teknologiko bat antolatu da irailaren 25ean. Jardunaldi hau 9:00etatik 18:00tara ospatuko da eta bertan eskualdeko sormenezko industriako zein zerbitzu aurreratutako enpresek 4.0. Industriaren teknologiak ezagutuko dituzte egiazko kasuen bitartez.

Barnetegia enpresak euren artean ezagutzeko eta sinergiak sortzeko aukera ezinhobea izango da ere.

Azkenik aipatu behar da proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuarekin batera finantziatu dela.