Jon Azkue. / Julio Calvo

Blasgon y Bodegas Ceres Villa de Aranda (14+13) 27: De Vega, López (2), Calvo (3), Megías (1), García (6), De Novais (7), Elustondo; Calleja, Souto (2), Leonel, Sukic (2), Linares, González (1), Cunha, eta Pombo.

Bidasoa Irun (15+16) 31: Ledo, Cavero (5, 1 p.), Racotea (3), Zabala (2), Salinas (6, 1 p.), Tesoriere (2, 1 p.), Da Silva; Crowley (2), Gey-Emparan, Aginagalde (3), Serrano (3), Azkue (5), Bonanno.

Partzialak: 2-2, 4-4, 8-7, 10-9, 11-13, 14-15; 16-19, 20-21, 21-23, 22-26, 24-30 eta 27-31.

Epaileak: Soria Fabián eta Monjo Ortega. Etxekoen aldetik, Llorens (bitan) eta Sukic kanporatu dituzte bi minutuz. Bidasotarren aldetik Bonanno, Serrano eta Tesoriere.

Bestelakorik: Sacyr ASOBAL Ligako 31. jardunaldia 500 bat ikusleren aurrean Aranda de Dueroko Príncipe de Asturias kiroldegian.

Bidasoa Irunek bi puntu garrantzitsu lortu ditu Aranda de Dueron Blasgón y Ceres Villa de Aranda mendean hartu ostean (27-31). Neurketa, 500 bat zaleren aurrean, parekatua hasi da. Defentsak eta ateak nagusi, bi minutu pasatxo behar izan dira, etxekoen eskutik, husnako berdinketa hausteko. Talde irundarrak beste bi minutu behar izan ditu estreineko gola egiteko, Julen Aginagalderen eskutik. Hortik aurrera, eta Iñaki Caverok jarri duen launakoaren ostean (10. minutua) bost aldiz izan dira parez-pare lehen zatia amaitu bitartean (5-5, 6-6, 7-7, 11-11 eta 13-13). Hasieran Blasgón y Bodegas Ceres Villa de Arandak, eta gero, Bidasoa Irunek, bi goleko errentak lortu dituzte asko jota. Atsedenaldian, 14-15.

Azkeneko neurketetako bide beretik oso indartsu ekin dio Jacobo Cuétararen taldeak bigarren zatiari, eta bi minututan 0-3 partziala sartu du defentsan ona eta Iñaki Cavero (2) eta Jon Azkueren golei esker. Etxekoek hutsartea eskatu dute (32. minutua). Horren ostean, erantzun azkarra eman dute eta Cuétarak eskatu du jokoa gelditzeko (36. minutua, 18-19). Segituan ez bada izan ere, talde gipuzkoarrak hurrengo hamar minututan defentsako lanari eutsiz tartea irekitzea lortu du (2-5 partziala), eta horrek amaierara bitarteko bide zuzenean jarri ditu, sei goleko errenta lortuta azken hamar minutuak lasaitasunez kudeatzeko, amaierako 27-31ra arte.

Bidasotarren hurrengo neurketa larunbatean izango da, Ángel Ximénez Puente Genil taldearen aurka.