Bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoetarako zozketa

Bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek

0
1554

Datorren asteartean, otsailak 28, 13:00etan, udaletxeko areto nagusian, bigarren eskualdaketako bizitza publikoen eskaeragile erregistroan, familiako kideen arabera izena emana duten bizikidetza unitateen zozketa egingo da. Notario aurrean izango da.

Hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskaini eta hala badagokio esleituko dira udalak dituen bigarren eskualdaketako etxebizitza horiek.

Une hauetan ez dago etxebizitzarik libre, baina egon ahala, astearteko zozketan aterako den zerrendatik tira egingo da, datorren 2018ko otsailean egin behar den zozketararte.