Ficoban ospatu zen Biobeauty Jardunaldia. / Ficoba

Estetika alorreko profesionalak, bloggerrak eta kosmetiko ekonaturalen alorrean beren ezagutzak handitu nahi dituzten autodidaktak bildu ziren larunbatean Ficoban Biobeauty Jardunaldian. Nuria Gavaldá adituak gidatu zuen saioa eta eduki teoriko zein praktikoei esker pertsona horiek akabera profesionala duten kosmetiko ekonaturalak egiten ikasteko aukera izan zuten.

Hauxe da Bioterrak sustatzen duen lehendabiziko ekitaldi osagarria, urtean zehar jarraipena emateko azokan bertan ekaineko lehen asteburuan egiten den lan prestakuntza eta dibulgazio lanari.