Iazko kabalgata. / Hondarribiko Udala

Postaria bihar helduko da Hondarribiara. 18:00etan Mendelutik atera eta hurrengo ibilbidea egingo du: Amute, Kostatik Txiplauko biribilgunera, Alameda, Santa Maria ateaurrea, kale Nagusia, San Nikolas, Juan de Laborda, Jabier Ugarte, San Kristobal biribilgunea, San Pedro, Zuloaga eta San Kristobal.

Ostegunean berriz kabalgata Mendelutik abiatuko da 17:45etan. Amutera 18:15ak aldera iritsiko da eta 19:15ak aldera Kai Zaharrera. Hona helduko dira Errege Magoak itsasontziz eta hemendik Hermandadera hartuko dute bidea. Hemendik ibilbidea honako hau izango da: Matxin Artzu, San Pedro, Bernat Etxepare, San Kristobal biribilgunera, Hiru Bide, Harresilanda, Damarri eta Gernikako Arbola. Adorazioa burutu eta gero Santa Mariako ateaurretik kale Nagusira igo eta 20:45ak aldera iritsiko dira Arma Plazara, gero San Gabriel egoitzara hurbiltzeko.