Mintzodromoaren aurkezpena Donibane Lohizunen. / Hondarribiko Udala

Datorren abenduaren 1ean Sareuska sareak antolatutako hirugarren Mintzodromoa burutuko da Donibane Lohizunen. Aurkezpena bertan egin da, eta han izan dira Ainhoako alkatea den Michel Ibarlucia, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko ordezkaria den Arantxa Berrotaran eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen ordezkaria den Mentxu Peña.

Parte hartzeko epea irekita dago azaroaren 28 arte herri desberdinetako euskera zerbitzuetan, euskaltegietan eta biztanleen arreta zerbitzuetan.

Sareuska sareak antolatua

Sareuska, 2014ko irailaren 19an Hego Lapurdiko hiriguneak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak sortu zuten euskararen sarea da.

Sinatutako protokoloaren arabera lau helburu jarri zizkion bere buruari Sareuska sareak: euskeraren erabilera eta sentsibilizazioa landu, euskera zerbitzuen arteko elkarlana sustatu, euskeraren gaineko ardura duten hautetsien arteko harremana eta elkarlana bultzatu eta euskeraren ikusgarritasuna landu.

Helburu horiek garatzeko Ekintza Plana diseinatu zen 2017 urterako eta Mintzodromoa horren barnean kokatu behar da.