E25 autobus guztiak Lurgorritik atera eta iritsiko dira. / Hondarribiko Udala

Ekialdebusetik esan zaigunez, datorren igandea azaroak 8tik hasita, Hondarribia eta Irun lotzen dituen E25 autobus guztiak Lurgorritik atera eta iritsiko dira.

Hiritarren Arretarako zinegotzia den Maria Serranok esan duenez, “Iterlimen eta Lurgorriko bizilagunen kexak jaso izan ditugu, eta Ekialdebusekin partekatu ondoren, E25 zerbitzua Lurgorritik atera eta iritsiko da, bere bidaia guztietan. Eskerrak eman nahi dizkiot Ekialdebusi hartutako erabaki eta zerbitzuaren hobekuntzagatik, inguruko bizilagunengan eragin positiboak izango dituena”.

Ordutegi zehatzak jakiteko, www.ekialdebus.eus begiratu.