Kalixa Silanes, Ingurumen zinegotzia. / Hondarribiko Udala

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko helburuarekin ikastaroa antolatu du.

“Doako tailerra izango da, urriaren 14an, 18:30ean, eta Udaletxeko Areto Nagusian egingo da”, esan du Kalixa Silanesek, Ingurumen zinegotziak. Saio honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 12a baino lehen izena eman beharko dute, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasle-kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

– Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
– Honako telefono zenbakira deitzea: 628 532 248 (astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00tatik arratsaldeko 4etara)
– Informazio osagarria: www.argitu.eus

Beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea. Beraz, gehienez 10 lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean, 2 metroko distantzia mantenduko da une oro eta musukoa erabili beharko da.

“Tailer hauek Energia Argitu programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Hondarribiko Udaletik bat egiten dugu helburu hauekin”, gehitu du Silanesek.

2020 urtea amaitu aurretik, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko tailer praktikoez gain, Gipuzkoako udalerrietan beste hainbat tailer ere eskainiko dira, guztiak energiaren aurrezpenarekin eta erabilera jasangarriarekin zerikusia dutenak:

– Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoa!
– Energia berriztagarriak zure etxean…posible da!
– Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko
– Ibilgailu elektrikoak eta mugikortasun jasangarrirako aukerak