Eskifaia hiru abesbatzen kontzertua Portuko Elizan

Ostiralean izango da Portuko Elizan, 19:30etan. Xatz Eskifaia, Eskifaia Ttiki eta Eskifaia Abesbatza arituko dira

0
1419

Ostiralean, 19:30etan, Portuko Elizan, Eskifaia Abesbatzaren ohiko Gabonetako kontzertua egongo da. Taldean dauden hiru abesbatzek hainbat gabon kanta eskainiko dituzte.

Xatz Eskifaia ahots zurien abesbatzak irekiko du emanaldia. Amaia Aldalurrek zuzenduta, euskeraz eta gazteleraz entzun ahal izango dira gabon kantak. Jarraian Eskifaia Ttiki haur abesbatza igoko da. Iñigo Salaberriak zuzendutako taldeak ingelesezko bi pieza abestuko ditu. Pianoan Iñaki Gezala ariko da. Bi abesti hauen ondoren, Eskifaia Abesbatza mistoa beraiekin igoko da beste bi abesti elkarrekin kantatzeko. Azkenik, Eskifaia Abesbatzak, bakarrik oraingoan, Gorka Aierberen zuzendaritzapean hainbat gabon kanta eskainiko dizkie bertaratzen direnei.